ELANTXOBE PLAZA

Elantxobeko etxebizitza turistiko ederra,  alokatzeko prest. Eraikin historikoa beheko solairuan, bere sarrera propioa edukita, guztiz berriztutako etxebizitza dotorea dugu. Honen xehetasuna eta ARGAZKI gehiago ikusi nahi baduzu, sakatu HEMEN.

Etxebizitzaren ekipamendu guztia ezagutu nahi izanez gero, sakatu mesedez link HONETAN.

Gure bezeroen  iritzi GUZTIAK irakurtzeko aukera duzu hemen bertan:

 

BOLALEKUONA ERAIKINAREN HISTORIA

Orain etxebizitza turistiko berria, baina 1881.ean eraikitako etxeak erabilera batzuk izan ditu historian zehar, taberna eta aurrezki kutxa bezala adibidez. Sakatu hemen argazkiak ikusteko eta gauza gehiago jakiteko eraikinaren historiari buruz.

LEKUA

Elantxobeko Eleizabarri enparantzan bertan dago, frontoi eta elizaren alboan. Itsasoko ikuspegiaz gozatzeko leku polita, herriko goiko partean. Umeak jolasteko oso leku egokia, herrian dagoen lautada bakarrean. Egunsenti ederrak ikusteko ere aproposa, Elantxoben eguzkia itsasotik ateratzen da beti eta.

PORTUA

Herri bertikala deritzona, Elantxoberen jatorria eta xarma portua da. Hor ur gaziko igerileku berriaz gozatzeko aukera izango duzu, arrantza egiteko edo bestela ere herriko gastronomia dastatuz. Portuko giro ederraz gozatzeko ez dago ordurik.

KONTAKTUA ETA ERRESERBAK

Gutxi barru erreserbak egiteko tresnak jarriko ditugu hemen bertan. Momentuz airbnb webaren bitartez ala behean ikusten diren telefonoa eta e-maila erabili behar dira.